PDF Archive

Easily share your PDF documents with your contacts, on the Web and Social Networks.

Share a file Manage my documents Convert Recover PDF Search Help Contact



POR 226 .pdf



Original filename: POR 226.pdf

This PDF 1.4 document has been generated by / iText1.3.1 by lowagie.com (based on itext-paulo-154), and has been sent on pdf-archive.com on 12/05/2017 at 10:26, from IP address 195.76.x.x. The current document download page has been viewed 192 times.
File size: 347 KB (5 pages).
Privacy: public file




Download original PDF file









Document preview


Parlamento de Navarra. REGISTRO ENTRADA 2181 11-05-2017 hora 17:34 9-17/POR-00226

NAFARROAKO PARLAMENTUKO MAHAIARI
EH BILDU NAFARROA parlamentu-taldeari atxikitako foru parlamentari Dabid Anaut Peñak,
Legebiltzarreko Erregelamenduan xedatuaren babesean, honako AHOZKO GALDERA egin nahi
du OSOKO BILKURAN, Nafarroako Gobernuak erantzun dezan.
Apirilaren 5eko 5E/2017 Foru Aginduaren bitartez, Nafarroako Gobernuak “Nafarroako ikusentzunezkoen ekoizpenerako diru-laguntzak” emateko deialdia onetsi zuen.
Aurtengo deialdian, euskarari dagokionez, irizpide bakarra jasotzen da. 9. oinarrian,
onuradunen betebeharrak zehazten dituenean hain zuzen ere, honako hau jasotzen da:
i) Autonomia-erkidegoen eremuko telebista operadoreen kasuan, eta Iruñeko
barrutiko tokiko operadoreen kasuan, diruz lagundutako euskarazko programetako bat
gutxienez ere ematea bere lizentziako LTDeko kanal nagusian, lehen emanaldian edo
lehendik gaztelaniaz emandako programak euskaraz emanez (uztaila eta abuztuan
salbu).
2016ko deialdian, berriz, aurtengo puntu hori bera jasotzen zen hitzez hitz, baina horretaz gain
euskararen presentzia sustatzen zuten beste irizpide eta betebehar batzuk ere jasotzen ziren.
Sarreran, esate baterako, 2017an ez bezala, euskara sustatzeari lotutako aipamen argia
zegoen: “euskara bultzatzeari lotutako foru araudia kontuan hartuta, deialdiak euskara
bultzatzen duten berariazko programak sustatzen ditu, bai eta hizkuntza horretan garatzen
diren edukiak ere.”
Horren ondorioz, euskara sustatzeko programei eta euskarazko programei atal eta laguntza
bereziak esleitu zitzaizkien, sarreran aipatutako helburu horretara hurbiltzen lagunduko
zutenak.
Urte batetik bestera, 2016tik 2017ra alegia, desagertu egin dira ikus-entzunezko ekoizpenean
euskara sustatzeko aipamen eta irizpide ia guztiak.
Nafarroako Gobernuak 2017. urtean ikus-entzunezkoen ekoizpenerako deialdia aldatu du
eta euskara sustatzeko aipamen, irizpide eta betebehar gehienak kendu ditu. Zein da
horretarako arrazoia?
11/05/2017

X
Iruñean, 2017ko maiatzaren 11n.

Dabid Anaut Peña

Firmado por: ANAUT PEÑA DAVID - 29152647D

EH BILDU NAFARROA PARLAMENTU-TALDEA


Related documents


PDF Document por 226
PDF Document por 118
PDF Document pes 376
PDF Document moc 162
PDF Document pes 163
PDF Document por 215


Related keywords